GRC
Gobernu, Arrisku eta Betetze zerbitzuak erakunde guztientzat
Zure arriskuak kudeatu
Gure Gobernu, Arrisku eta Betetze (GRC) zerbitzuen bidez zure erakundeko TI jarduerak modu eraginkorrean negozio helburuekin lerrokatu ahal izango dituzu, lotutako zibersegurtasun arrisku posibleak modu eraginkorrean kudeatu eta sistemak eragiten dituzten lege eta arauekin eguneratuta egon zaitezke.
-
Zure erakundearen jarduera eta eragiketen kudeaketa zehaztutako helburuekin lerrokatzen dugu.
-
Zure erakundearen jarduerekin lotutako zibersegurtasun arriskuak modu eraginkor eta prebentiboan kudeatzen ditugu.
-
Zure erakundearen zereginak eta zerbitzuak indarrean dauden lege, arau eta araudiekin lerrokatzen ditugu.
Nola egiten dugu lan?
Metodologia
- Erakundeek helburu zuzenak definitzen dituztela ziurtatzen duen ikuspegi bat ezartzen dugu, baita helburu horiek lortzeko dagozkion zibersegurtasun ekintzak eta kontrolak ere.
- Aurretik zehaztutako negozio-helburuak jardueratik eratorritako arriskuekin eta lege- eta arau-eskakizunak betetzearekin bat egiten ditugu.
- Errendimenduaren, arriskuen eta erantzukizun sozial korporatiboaren kudeaketa optimoa bilatzen dugu, prozedura eta estrategia egokituak definituz.
Zerbitzu baten faseak
-
1
Zehaztutako helburuen arabera, zure erakundearen zibersegurtasunaren heldutasun mailari buruzko diagnosia egiten dugu.
-
2
Irismena eta plangintza zehazten ditugu, zure erakundeak nahi duen heldutasun maila lortzeko egin beharreko jarduerak zehaztuz..
-
3
GRC ereduaren diseinu optimoa ezartzen dugu nahi den arau esparruaren arabera. Adibidez, ISO 27001 arauan oinarrituta.
-
4
Ondoren, dagokion GRC eredua aurrera eramateko beharrezkoak diren mekanismoak eta tresnak definitzen ditugu.
-
5
Laburpen exekutiboa, inplementatutako GRC ereduaren ebazpena eta dagozkion gomendioak jasotzen dituen txosten bat ematen dugua.
-
6
Proiektua amaitzeko, lortutako emaitzen goi mailako aurkezpen bat eginten zaie interesdun guztiei.
Zerbitzu Motaak
GAP Azterketa
Zibersegurtasunaren egoera ebaluatzen dugu aplikagarriak diren estandarrak eta/edo arauak kontuan hartuta, hutsuneak eta arriskuak identifikatuz, eta faseka hobekuntza-plana definituz, zibererasoen aurka babesteko, arriskuak murrizteko eta betetze-maila modu eraginkorrago eta jasangarriago batean lortzeko.
Betetze eta Egokitzapena
Lege eta tekniko eskakizunak ekintza zehatz bihurtzen ditugu, integrazio azkarra bermatuz eta zure erakundea ziurtagiriak lortzeko prest egongo dela bermatuz. Arriskuetan oinarritutako gure ikuspegiak hobekuntza etengabea bultzatzen du egokitzapen eta inplementazio prozesuetan zein barne edo kanpoko auditoriatan, arriskuak murriztuz, zigorrak saihestuz eta baliabideak optimizatuz.
Segurtasun Gobernu Bulegoa
Segurtasun zibernetikoaren kudeaketa eredua bateratua diseinatu eta ezarri dugu, nazioarteko eta nazio mailako estandarrak eta arauak jarraituz, betetze erraztasuna, eraginkortasun operatiboa eta etengabeko hobekuntza bermatuz.





